2018/05/10

Auroraren bisita


Kaixo familiak!
Gaur, apirilak 26,  nutrizionista bat etorri  zaigu  gosari osasuntsuari buruz hitz egitera. Koloretako platerra aurkeztu digu. Kolore berdean  frutak eta barazkiak sartu ditu, honek bitaminak eta mineralak dauzkate, gu ez gaixotzeko.  Kolore gorrian,  fruitu lehorrak, esnekiak, arraultzak ipini ditu, hauek gu hazteko beharrezkoak dira. Eta azkenik kolore horian,zerealak eta ogia sartu ditu, hauek guri indarra emateko dira. Gure gosarian kolore guztietako janaria egon behar dela esan du.
Bestalde, janari ez osasuntsuak zeintzuk diren ere aipatu digu, adibidez: gailetak, kola kao-a, txokolatea...
Aurorak esandakoa eta gero, denon artean gure gosarian zer jan zerrendatu dugu. Erosketak egin ditugu eta jantokian  denok elkarrekin gosaldu dugu.
Hona hemen bi ekintzen argazkiak:


nutrizionista GOSARIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina